Haurrak ilustratzaile

Guaixe 2010eko abenduaren 28a

Sakanako haurrak album ilustratuen irakurle finak izateaz gain, ilustratzaile abilak ere badira. Hori erakutsi zuten joan zen ostegunean Altsasuko Iortia kultur gunean. 26 haurrek Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako ilustrazio tailerrean parte hartu zuten. Aitziber Alonso eta Maite Gurrutxaga ilustratzaileek istorio bat marrazkien bidez kontatzeko sekretuak kontatu zizkieten. Haien azalpen eta aholkuak adi-adi jarraitu ondoren, lanean jarri ziren. Ipuin ilustratu eder-ederrak egin zituzten.