Euskal Herrian elkartasun kontzertu ezagunik bada, Hatortxu da. Jaialdiaren 12. edizioa Zizur Nagusian izanen da. Aurten, lehenengoz, bi egunetan ospatuko da: ilbeltzaren 7an, ostiralean eta 8an, larunbatean. Azken egun horretan kontzertua eskainiko du Sakanako Vendetta taldeak eta Xabier Aldaz bateria jole etxarriarraren Kaotiko taldea ere oholtza gainera igoko da. Lehenengoak ateratzear dagoen diskoaren aurrerapena eskainiko du eta Kaotikok, berriz, berriki atera duen diskoa aurkeztuko du. Haiekin batera izanen dira Euskal Herriko talde ezagunetarikoak.Sarrerak salgai daude ohiko lekuetan (ostiralekoa12-15 euro, larunbatekoa 20-24 euro, bi eguneko bonoa 25 euro).