Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errege bezperan elkartasun gaua izanen dute Altsasuko Gaztetxean. Opari ederra ekarriko dute Erregeek: hiru hilabeteko isiltasunaren ondoren, oholtza gainera itzuliko da Sakanako Hesian taldea.Nekez taldeak osatuko du elkartasun eguneko kontzertuen kartela. Euskal taldeak garai bateko metala ekarriko du Altsasura.Kontzertuan bi taldeen materiala (CDak, kamisetak, eta abar) zozketatuko dira. Hesian bueltanSakanako Hesian taldeak azken lana aurkeztuko du Altsasuko Gaztetxean: Borrokatu eta Irabazi. 2010eko udaberrian ikusi zuen argia diskoak. Uda kontzertuz kontzertu eman ondoren, udazken hasieran zenbait aldaketa izan dira taldean: Zuriñek Mireiaren tokia hartu du eta Txamus tronboi jole berria sartu da. Aldaketen gainetik, Hesian taldeak betiko izaerari eusten dio. Zuriñeren ahots eztiaren eta Franen ahots indartsuaren artean eta rock gogorra eta metalen erritmo jolasgarrien artean oreka berezia lortzen dute.Azken hilabeteetan ordu asko sartu dituzte Arbizuko entsegu lokalean. Zuzenekoen gosez, gogotsu igoko dira Altsasuko Gaztetxeko oholtza gainera.Bestelako nobedadeak ere baditu Sakanako taldeak: aurki aurkeztuko dute grabatu berri duten lehen bideoklipa, Ezin ahaztu izenekoa. "Gauza berriak egiten saiatzen gara" azaldu digu Igotxok. Bestalde, otsailean Italiara joatekoak dira.MetalaNekez taldea Vortex, Kasu edo Arkada bezalako taldetako musikariek osatzen dute. Taldea Ekon, Kauta eta Governors bezalako euskal taldeetan inspiratu da. Euskal taldeak garai bateko metala ekarriko du Altsasura, metal melodikoa eta bizia. GertutikAritz Igoa Igotxo (Hesian taldeko saxofoi jolea)2010 urtea berezia izan da Hesian taldearendako. Bai, urtea oso gogotsu hasi genuen, disko berria grabatzen eta prestatzen. Udaberrian diskoa aurkeztu eta udan kontzertuz kontzertu ibili ginen. Baina udazkenean, taldearen berregituraketa zela eta, gelditu beharra eduki genuen. Errepasatu dezagun taldearen historia.Dubet taldea desagertzean sortu zen Hesian. Han Franek eta Sekok jotzen zuten eta proiektu berriarekin segitu zuten. Ametsi abeslari hastea eskaini zioten eta baterian eta gitarran Etxebe eta Erik hasi ziren. Hortik sortu zen Hesian taldea. Aurrerago, Euskal Herriak autodeterminazioa kanta haizeen beharra ikusten zuten eta horrela sartu ginen taldean, eta gero eta pisu handiagoa hartzen ari gara. Taldeak hiru disko ditu, Maite dugu, Herriaren oihua eta Borrokatu eta irabazi eta, aurrekoetan ez bezala, hirugarren diskoan abesti guztietan parte hartzen dugu haizeek. Zein disko etxerekin lan egin duzue?Lehenengoa gure kabuz egin genuen, bigarrena Gor diskoetxearekin eta hirugarrena, berriz ere, gure kabuz egitea erabaki dugu. Gor-en lanarekin gustura geratu ginen, baina 3. lana ateratzeko orduan, taldeak pisua zuenez, gure kabuz egitea erabaki genuen. Copyleft lizentziapean argitaratu dugu.Zein eboluzio izan duzue musika estiloan eta letretan?Iruditzen zait estiloan sakondu, hobetu egin dugula. Orduak sartzearen ondorioa da. Letrei dagokionez, berriz, egoera tamalez ez da asko aldatu eta eduki aldarrikatzailearekin jarraitzen dugu. Ilbeltzaren 5ean Altsasuko elkartasun gauean izanen zarete.Altsasuko azken kontzertua ezin izan genuen eman lehen aipatutako arrazoiagatik eta itzultzean lehentasuna eman nahi genion. Errege egunarekin beti egoten da kontzertua eta ez zuten arazorik eduki. Nola itzultzen da Hesian, indarberriturik?Gogoekin. Jende berria gogotsu etorri da eta guri ere transmititu egiten digute. Denak ere azken hilabeteak entsegutan egin ditugu, kontzerturik gabe, eta horretarako gogotan gaude.