"Euskalakariak" beharko dira apirilaren 8rako

Guaixe 2010eko abenduaren 22a

Eta ondorengorako ere. Baita aurretik ere. Zein den "euskalakaria"? Lehenengo hitza euskaraz egiten duen dendaria da. Euskaraz sortzen duen artista. Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria. Euskara sustatzen duen herritarra. Euskararen aldeko neurriak hartzen dituen herri ordezkaria. Euskaraz egiten duen kazetaria, kirolaria, iturgina... Euskalakaria da hitz egin ez baina ulertzen duenari euskaraz egiten diona. Horiek dira eta gehiago beharko dira apirilaren 8rako, Korrika 17 Sakanatik pasako delako. Ziorditik sartuko da Sakanara eta ibar guztia puntatik puntara zeharkatuko du Irurtzundik Latasa aldera jotzeko. Maitatu, ikasi, ari... euskalakari leloa izanen du euskararen aldeko maratoiak. Bestalde, 2011ko edizioan Korrikak Euskaltzaindia omenduko du. AEK-k antolatutako lasterketa, apirilaren 7an hasiko da, ostegunez, Trebiñun eta 11 egun geroago Donostian bukatuko da.Laguntzaileak30 urtetan AEK-k 16 Korrika antolatu ditu eta euskararen aldeko ekimen jendetsu eta garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Korrika aurrera eramateko AEK-k Korrika Laguntzaileak behar ditu. 12 euroren truke pina eta hainbat dendetan erosketak merkeago egiteko txartela jasoko dute Korrika Laguntzaileek