Peru-Olazti lotura

Guaixe 2010eko abenduaren 22a

Eguberriekin batera iritsi da, urtero moduan, Olatzagutiko Boluntario Taldearen erakusketa. Azken hilabeteetan egin dituzten soinekoak, txaketak, pantaloi, artilezko jertse, galtzerdi, txapelak, mantak eta beste ikusgai daude Kamioigaina jubilatu elkartean. Haiekin batera artilez egindako popina batzuk ere daude ikusgai. Boluntario Taldeak ikusgai jarritako lanen zati bat salgai jarri du. Handik ateratako diruarekin gainontzeko materiala Perura bidaltzeko erabiltzen du taldeak. Izan ere, Hego Amerikako herrialde hartan bizi diren hiru moja olaztiarrek jasotzen dituzte arropak eta haiek dira egoki banatzeaz arduratzen direnak. Boluntario taldeak jakinarazi duenez haiek laguntzeko beste bide bat da bazkide egitea. Urtero 10 euroko kuota ordaindu behar da.Erakusketa Abenduaren 23tik ilbeltzaren 6ra, 18:00etatik 21:00etara.