Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak onartu du ur hornidura sarea luzatzeko proiektua. Asteazkeneko bilkuran izan zen. Ibarreko erakundearen asmoa da Urdalurko uharkako ura Irurtzuneraino eramatea. Horrela Arakil Ibarraren eta Irurtzunen ur hornidura bermatu nahi du. Gaur egun sare hori Lakuntzaraino iristen da. Asteazkeneko bilkuran erabaki zen Lakuntza eta Ihabar artean sarea luzatzea. Lan horren aurretik Sakanako Mankomunitateak Irañetako Urruntzure iturburua Ihabarrekin eta Satrustegirekin lotu zituen. Heldu den urtean Urdalurko uharkatik abiatzen den sarea Lakuntzatik Ihabarrera luzatuko litzateke. Horren ondoren Sakanako ur hornidura sarea erabat osatzeko Satrustegi eta Irurtzun arteko lotura egitea faltako litzateke.Lanak 1,32 milioi euroko aurrekontua du eta NAfarroako Gobernuaren toki azpiegituretarako Lau Urteko Planaren bidez diru-laguntza jasoko du. Sarea Egun Arakilgo herri batzuk eta Irurtzun Iribasen dagoen Larraun ibaiaren iturburutik hornitzen dira urez. Etxarren, Ekai, Zuhatzu, Satrustegi eta Hiriberri, berriz, Irañetako Urruntzure iturburutik hartzen dute ura. Bestalde, Uharte Arakil eta Arruazuk iturburu propioak dituzte.AurrekontuaHerenegungo batzarrean Sakanako Mankomunitatearen aurrekontuak ere mahai gainean izan ziren. Krisi egoerak udalen ekonomian eragina izan du eta horrek ondorio zuzena izan du mankomunitatean. Udal handien ordezkariak eskatuta aurrekontuen onarpena atzeratu egin zen.