LH sukaldea bihurtuta

Guaixe 2010eko abenduaren 23a

Lanbide Heziketa institutuaren hezkidetza programaren barruan asteazkenean patata tortila lehiaketa egin zuten. Ikasleak "normalean emakumeak egiten duten zerbaitera hurbildu" nahi zuten horrela. Institutuko ikasle guztiak, bat izan ezik gizonezkoak dira. Goizerdian hasi zen lehiaketa Tailerra zena sukalde bihurtu zen. Ikastetxeak suak eta tortilak egiteko beharrezko osagaiak jarri zituen. Lehiakideek, berriz, tresnak eta osagai sekretuak jarri zituzten. 44 kidez osatutako 12 talde lehiatu ziren, haietako bat irakasleek osatutakoa izan zen. Prestatzen zituzten bitartean txistorra eta bestelakoak jan edateko aukera izan zuten denek. Fernando Sayas, Jose Mari Busto eta Ane Martiarenak osatu zuten epaimahaia. Saria emateko tortilaren aurkezpena, originaltasuna eta zaporea izan zituzten kontuan. Saria Javier Bergara Bergerak eskuratu zuen sariko 100 euroak.