Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskuz Binakako Mendabiako Pilota Torneoa jokoan dago, gazteen eta 22 urtez azpikoen kategorietan. Lehendabiziko finalerdian, gazteen mailan Loban-Lasa 22-15 gailendu ziren Oronoz-Larraiaren aurrean, eta, 22 urtez azpikoan, Garraldak eta Lukinek 22-18 irabazi zieten Ansotegi-Garciari, partida oso lehiatu eta txalotuan. Igandean, 17:30etik aurrera, bigarren finalerdiak jokatuko dira. Gazteen mailan Bendoiro-Berazak Lopez-Mina izanen dituzte aurkari, eta 22 urtez azpikoan Tainta-Madaraigak Ezkurdia-Bergera. Torneoko finalak Errege egunean, ilbeltzaren 6an jokatuko dira, 17:30ean.