Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako pilota klubek antolatuta jokoan da Sakanako Pilota Txapelketa. Helburua Sakanako klubetan jokatzen duten pilotariei txapelketa batean parte hartzeko bidea ematea da, euren herrietatik urrun mugi ez daitezen. Guztira Sakanako klubetako 41 bikote ari dira lehian, maila ezberdinetan.Txapelketako hiru jardunaldi jokatuta, azken txanpan sartu da txapelketa. Horrela, txapelketako finalerdiak ilbeltzaren 8an jokatuko dira, eta final handiak 15ean.