Urtea bukatu eta hasi mendian

Guaixe 2010eko abenduaren 31

Urtea despeditzeko modu asko dago, eta mendizaleek mendira jotzen dute egun seinalatu hauetan. Esaterako gaur, ostiralean, urtearen azken egunean, mendizale mordoa bilduko da Aizkorrin urteari agur esateko. Altsasuko Mendigoizaleak taldeak bat egin du deialdi horrekin eta gaur irteera eginen dute Aizkorrira. Bestalde, Irurtzungo Iratxo elkarteak bosgarrenez Ergako igoera antolatu du gaur, abenduaren 31n. Goizeko 9:00etan jarri dute hitzordua igotzeko. Gora helduta hamaiketako ederra egingo dute: txistorra Iratxoren eskutik eta txokolate beroa, aldiz, Pikuxarren eskutik. Horrela urtea bikain despedituko dute. Urteari ongi etorria Aralarren eta BeriainenAipatzekoa ere bada urteari ongi etorri egiteko ilbeltzaren 1ean mendizale askok joko dutela Aralarko San Migelera. Horretaz gain, ilbeltzaren 2an, igandearekin, Etxarri Aranazko Karrikestu elkarteak hitzordua jarri du Beriainera igotzeko, goizeko 8:00etan. Lau orduko buelta egitea da asmoa, Unanua-Goñiko gaina-Beriain. Bukatzeko, ilbeltzaren 6an, Errege egunean, ohitura denez Sakanako mendizale guztiek Beriaingo San Donato izango dute bilgune, urtea ongi hasteko modu bikaina.