Urteari agur korrikan

Guaixe 2010eko abenduaren 31

Urtea korrikan despeditzeko ohitura oso errotuta dago munduan barna. Sakanan ere badugu horretarako aukera, Altsasun eta Olatzagutian San Silvestre lasterketak antolatu baitituzte. Bertako korrikalariendako, akaso, proba herrikoienak eta gertukoenak dira.  Aurten 32. edizioa beteko du Altsasuko San Silbestreak, eta bestalde Olaztiko probaren 10. edizioa izanen da jokoan.Altsasuko San Silbestrea, Nafarroako zaharrenaGaur iluntzean San Silvestre lasterketa eginen da Altsasuko herri gunean barna. Lagun Onak elkarteari lekukoa hartuta, aurten hirugarren urtea izango da aipatu proba Dantzaleku-Sakana klubak eta Sakana Triatloi Taldeak antolatuko dutena. Aurten 32. edizioa beteko du Nafarroako proba beteranoenak. Aipatu proba Mario Memoriala izendatu zuten, bertan 17 urtez gailendu zen Mario Lopez de Uralde korrikalari altsasuarraren omenez. Dantzaleku Sakanako Peio Bergarak eta Sakana Triatloi Taldeko Mikel Lakuntzak eman dituzte xehetasunak. Haurrak 18:00etan eta helduak 19:00etanArratsaldeko 18:00etan emanen diote hasiera lasterketari, gaztetxoenen lasterketarekin. Aurrebenjaminak, benjaminak, kimuak, haurrak eta kadeteak ariko dira, plazatik abiatuta eurendako propio prestatutako distantzia osatzen. Haurren parte hartzea sustatzeko, aurten ez da sailkapenik egingo, eta parte-hartzaile guztiendako txokolatada ederra izango da. Jubenilak, seniorrak eta beteranoak 19:00etan Foruen Plazatik abiatuko den proba nagusian ariko dira, eta hasieran minutu bateko isilunea gordeko da trafiko istripuz zendutako Odei Iturriozen alde. Pilotari izateaz gain, Dantzaleku Sakana taldeko kide eta korrikalaria zen Iturrioz, eta aipatu proban parte hartzen zuen. Korrikalariek Altsasun barna prestatutako zirkuituari hiru buelta eman beharko dizkiote, guztira 5.250 metro osatuz. Probako lehen hiru gizon eta emakumezkoek trofeoa jasoko dute, eta horretaz gain kategoria bakoitzeko lehendabiziko gizon eta emakumeendako trofeoa izango da. Berrikuntza moduan, korrikalari guztien artean Peio Goikoetxea masajistaren hiru masaje-txartela zozketatuko dira. Aipatzekoa da helduen probako klasifikazioa Dantzaleku Sakana Taldearen web orrian zintzilikatuko dela. Bestalde, Altsasuko lasterketak Sakanako VI. Atletismo Kopa erabakiko du.  Segurtasuna bermatzeko San Silbestrea jokatzen den bitartean bidea itxiko dute, horregatik antolakuntzatik pazientzia eskatu zaie gidariei. Nolanahi ere autoek ez dute inolako arazorik izango Altsasuko erdigunera sartzeko.Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete babesleei. "San Silbestrea antolatzeko ezinbestekoa da euren laguntza. Gurean inskripzioagatik ez da ezer ordaindu behar, proba dohainik da, eta babesleen laguntzak ahalbideratzen du, momentuz, gurea proba popularra izatea" nabarmendu zuten. Eta besterik gabe, urtea korrika egiten despeditzera animatu zuten.  "Lasterketarik herrikoiena hau da, normalean aritzen ez den jendea animatzen da eta oso polita izaten da. Urte bukaerako festa ederra da, proba berezia, jende askok parte hartzen du eta korrikalariek kariño berezia diote, etxeko proba delako, herrikoiena" esan zuten Bergarak eta Lakuntzak. Iaz 240 korrikalari aritu ziren guztira, 70 txikien kategorian eta 170 helduenean, gehienak sakandarrak, nahiz eta arabar eta gipuzkoar batzuk gerturatu. Aurten parte-hartzea mantentzea edo igotzea espero da. Izena ematea web guneanAltsasuko lasterketan izena emateko www.dantzalekusakana.com web gunera jo behar da. Olaztin ere baiSan Silbestre lasterketaren 10. edizioa jokatuko da gaur arratsaldean Olatzagutian. Sutegi elkarteak antolatutako lasterketak Intsumisio plaza izanen du abiapuntu. Handik korrikalariek Ingurubide kalea hartuko dute frontoi aldera jo eta abiapuntuan dagoen helmugara iristeko. Izena eman nahi duenak lasterketa aurretik plazan jarritako mahaitik pasa beharko du. Helduendako garaikurrak eta txikiendako opariak izanen dira.Ordua  Adina Ibilbidea18:00etan4-5 urteZirkuitu txikiari buelta bat. 7-12 urteBuelta handiagoa.19:30ean+15 urte1.200 metro (buelta 1)19:30eanHelduak 4.800 metro (4 buelta)