Gazte independentistak "injustiziak salatuz eta gure herria sortuz" jarraituko dute

Guaixe 2010eko abenduaren 30a

Herritar guztion parte hartzea beharrezkoa jotzen dute, "Espainiak errepresioa amaitu eta bide demokratikoen aldeko apustua" egitekoHori lortzeko Sakanako Gazte Independentisten (SGI) iritziz "herri harresia sortu behar dugu, Euskal Herriaren aurkako injustizia oro salatuko dituen herritar masa behar dugu". SGI) urteko balorazioa egiterakoan presente izan du errepresioa: 83 kide atxilotu dituzte, 79 inkomunikatu eta 63k torturak salatu dituzte. SGIren iritziz, "Estatu Espainiarreko agintari eta botereak, zabaltzen ari den prozesuaren aurkako boikot izugarria bultzatzen ari dira". SGIk salatu du "Euskal Herriko sektore handi baten ideiak jarraitzen eta debekatzen dabiltza". Eta nabarmendu dute "independentzia eta sozialismoa lortzeko borrokatzen dugun erakunde guztiak errepresioaren ondorioa" jaso dutela. SGIren iritziz estatuak "akatu" nahi ditu eta "jo puntuan jarri" ditu, "etorkizuna" direnez, "zaharragokoen esperientziatik ikasi eta aldaketak eragiteko potentzialitate handiago" dutelako. SGIk uste dute "estatuak ezin duela konfrontazio demokratikorik jasan".  Haiek "euskal estatu sozialista baten alde lanean" jarraituko dutela aldarrikatu dute.