Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hileko azken ostiralero bezala makina bat kontzentrazio eginen dira euskal presoen eskubideen alde. Etxerat-ek azaldu duenez "beste urte batez, indarrean dagoen espetxe politika ankerrak gogor kolpatu" ditu. "Dispertsioaren eta muturreko neurri krudelen urte latz eta mingarriak atzean utziko dituen aro berria" nahiko lukete Etxerat-eko kideek. Horretarako "presoei aplikatzen zaien muturreko neurrien politikarekin bukatzea" eskatu du Etxerat-ek. Haien iritziz presoen egoera konpondu ezean ez da gatazka gaindituko. Haien senide presoen eskubide guztiak indarrean jarri eta aberriratzeko eskatuko duten gaurko kontzentrazioetan parte hartzera deitu dute. Baita helburu berarekin ilbeltzaren 8an Bilbon eginen den manifestaziora joateko ere.