Gabonak Japonian

Guaixe 2010eko abenduaren 31

Gabonak erlijioarekin loturik daude, kristautasunarekin batez ere gure mundu globalizatu honetan. Horregatik Japonian ezberdin ospatzen dira gabonak, beren erlijioak ez baitu inolako erlaziorik kristautasunarekin. Shintoismoa eta budismoa dira erlijio nagusiak Japonian eta erlijio hauek naturarekin eta izpirituekin dute zerikusi handiagoa.Hala ere, egun hauetan, kontsumismoa ikaragarri zabaltzen da jendearen artean. Japonia erosketen herria izanda (gauzak behin erabiltzeko erosten dira askotan) gure herrialdeetako oparien ohitura berenganatu dute eta dendak gabonetako ikurrez beteta agertzen dira. Hori batez ere Estatu Batuetako influentziagatik izaten da, Japonian ikaragarri maite dutelako herri amerikarraren gaur egungo kultura.Kuriositate moduan, abenduaren 23a beren enperadorearen urtebetetzea izateagatik festa da Japonia osoan, baina aldi berean abenduaren 25a lanegun arrunta da. Abenduaren 23a,  beraz, orain festa dute baina kasualitate hutsez. Enperadorea hiltzean beren hurrengo enperadorearen urtebetetzearekin festa egingo dute eta abenduaren 23a lanegun bihurtuko da berriro. Ez du zerikusirik gabonekin. Abenduaren 24a, ordea, bikoteentzako data erromantikotzat dute.Abenduaren bukaera aldera ''Susu-harai'' izeneko ekintza egiten da etxeetan. Ekintza hori ez da etxearen garbiketa sakon bat egiteko aitzakia besterik. Urtean behin familia osoak hartzen du parte garbiketa honetan, eta urte berriari ongietorria emateko egiten da. Honela, zorte txarra kanpora bota eta zorte ona ekartzeko probabilitate gehiago dagoela uste dute. Garbiketa bukatuta, pinuekin apaintzen dira etxeak, kadomatsu izeneko pinuekin landare hauek bizi luzearen sinboloa direlako. Pinua abenduaren 13a baino lehenago jartzen da etxeetan, ondoren debekatuta baitago basora joatea pinuak moztera. Pinua urtarrilaren 15a arte gordetzen da etxeetan. Gero familiak batera egoten dira mahai inguruan jolasten edota jaki tradizionalak jaten. Urte zaharrean (Japonian ''O-Misoka'') familiak ere bildu ohi dira mahai inguruan fideoak jatera. Fideo hauek ''Toshi Koshi soba'' izena dute eta bizi luzearen errepresentazioa dira.Beste ohitura bat ''Joya no kane'' izekeneko ikuskizuna tenpluetara entzutera hurbiltzean da. ''Joya no kane'' hau, 108 kanpaikada dira eta budisten tenpluetan jotzen dira. Budisten arabera pertsonek 36 akats ditugu eta egun horretan 3 kanpaikada jotzen dira akats bakoitzeko.Japoniako penintsula batean badute beren olentzero propioa ere. ''Namahage'' izeneko pertsonaia deabru baten moduko izakia da, non egun hauetan umeak izutzen dituen gaiztoak izan badira. Baina ez, ez ditu opariak ekartzen Olentzerok bezala.Beraz, nahiz eta oso ezberdinak izan, ikusi daiteke sakonki aztertuta antzeko joera asko ditugula mundu osoan, pertsonak azkenean berdinak garelako nahiz eta azalean mozorro edo eta apaingarri ezberdinak eduki.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com