Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etorkinekin zuzenean lan egiten duten profesionalek askotan komunikazio arazoak izan dituzte. Hori eragozteko, kulturen arteko komunikaziorako tresna egokiak behar dituzte, besteak beste, medikuek, gizarte -laguntzaile eta -hezitzaileak, irakasle edota ludotekariek. Komunikazio egokia ez dagoenean sor litezkeen gatazka egoerei konponbidea nola eman ere jakin behar da. Baina, beti ere, profesionalen eguneroko lanaren hausnarketaren barruan. Helburu horiekin guztiekin, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak kultur arteko komunikazio ikastaroa antolatu du. Ibarrean etorkinekin lan egiten duten profesionalei zuzenduta dago ikastaroa, edo "gaiarekin zerikusia duen edonori". Anafe fundazioko kide batek emanen ditu komunikazio egokirako beharrezko azalpen guztiak. Izena emateko Hilaren 18ra arteko epea dago. 648 070 710 telefonoan edota immigrazioa@sakana-mank.com helbidean. Saioak hilaren 21ean eta 28an izanen dira, ostiralarekin, 9:30etik 13:30era Sakanako Mankomunitatearen egoitzan.