Vendettaren disko berria udaberrian

Guaixe 2011ko urtarrilaren 11

Vendetta taldeak Munster birako azken kontzertua eskaini zuen larunbatean Zizur Nagusian, Hatortxu jaialdian. Aurrerantzean, Sakanako taldea buru-belarri murgilduko da bigarren diskoaren azken lanetan. Udaberrian argitaratuko dela aurreratu dute. Baga-biga Musika Ideiak zigilupean argitaratuko dute bigarren diskoa. Vendetta taldeak bere ezaugarri bihurtu den estiloari eutsiko dio disko berrian. Web orrian Alerta! aurrerapen abestia entzun daiteke.