Hesian berriz ere martxan

Guaixe 2011ko urtarrilaren 11

Hesian taldeak hilabeteetako isiltasuna hautsi zuen ilbeltzaren 5ean, Altsasuko Gaztetxean. Sakanako taldeak "eskenatokietara bueltatzeko ikaragarrizko gogoa" zuela iragarri zuen eta hori agerian geratu zen kontzertuan. Jarraitzaileek gogotsu hartu zuten sakandarren itzulera eta Altsasuko Gaztetxea leporaino bete zen. Bai agertokiaren gainean, bai ikusleen artean giro ederra izan zen.Altsasuko kontzertua ibilbide berri baten hasiera baino ez da izan. Lanerako gogoz itzuli da Sakanako taldea. Hurrengo egunetarako kontzertuak iragarri dituzte, besteak beste, Iruñerrian, Tolosan eta Gernikan.