Emakumeendako eta 55 urtetik gorakoendako informatika ikastaroak

Guaixe 2011ko urtarrilaren 13a

Emakumeak eta adinduak informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietara hurbiltzeko saioak antolatuko dira. Hala jakinarazi du Cederna Garalurrek. Informatika, internet eta posta elektronikoa zer den jakiteko bidea emanen dute ikastaro horien bidez. Aurreko urteetan erantzun ezin hobea izan dute eta hainbat talde sortu dira Sakanan. Izena emateko epea ilbeltza akaberan despedituko da. Ondoren Garalurrek izena eman duten pertsonen eta herrien arabera ikastaroak antolatuko ditu, urtean zehar eginen direnak. Beraz, teknologia berri horiek erabiltzen ikasi nahi duenak orain du izena emateko aukera. Izena emateko012 edo 948 217 012 telefonoetara hots egin daiteke.