Topoklik kamera Sakanara

Guaixe 2011ko urtarrilaren 12a

Euskarabidea Nafarroako Euskararen Institutuak Topoklik lehiaketa antolatu du Nafarroako toponimia bildu eta sustatzeko helburuarekin. Parte-hartzaileek toponimoetako argazkiak bidali behar zituzten. Lehiaketak erantzun ederra izan du. 50 bat lehiakidek 130 argazki inguru bidali dituzte. Lehiakideen artean, presentzia nabarmena dute sakandarrek. Hain zuzen, zoriak Sakanara ekarri du txapelketako sari nagusia, reflex kamera digital ederra. Parte-hartzaileen artean zozketatuta, Eider Garde Mazkiarani egokitu zaio. Urdiaindarrak Sakanako Guaixe astekariaren bidez izan zuen lehiaketaren berri. Parte hartu duten guztiek liburu sorta bana jaso dute.Oro har, toponimoek izendatzen duten tokiaren ezaugarriak gordetzen dituzte. Gainera, hizkuntza-iraganaren testigu ere badira. Euskarabidearen argazki-lehiaketaren helburua Foru Komunitatean barreiaturik dauden jatorri euskalduneko toponimoen testigantza grafikoa jasotzea da.Euskarabidearen web orrian eskura dugu Nafarroako Toponimia Ofizialaren datu basea.www.euskarabidea.esTopoklik lehiaketaren atalean ikusgai daude argazkiak. Tartean, Altsasu, Urdiain, Etxarri Aranatz, Arbizu, Ergoiena, Arruazu, Uharte Arakil, Ihabar, Urbasa eta Andiako zenbait argazki eder ageri dira.