Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostegun gauetan Euskal Telebistaren bigarren kateak tartea eginen dio kulturari. Julio Flor kazetaria eta Jose Fernandez de la Sota poetaren zuzendaritzapean, Capital Cultural programa eskainiko dute. Gaurtik hasita, hamahiru saio izanen ditu eta horietako bakoitzean Euskal Herriko sortzaile pare baten unibertsoan murgilduko dira. Besteak beste, Altsasuko zinemagile Helena Tabernaren lana eta begirada arakatuko dute. Beste zenbait sortzaile ezagutzeko aukera ere izanen da, esaterako, Alex de la Iglesia zinemagilea, Anjel Lertxundi, Mariasun Landa, Miguel Sanchez Ostiz eta Bernardo Atxaga idazleak, Inma Shara orkestra zuzendaria, Kepa Junkera eta Luis de Pablo musikariak, Alberto Schommer argazkilaria eta Agustin Ibarrola margolaria.