Sakanako ikasleak idazle

Guaixe 2011ko urtarrilaren 13a

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak irudimena astintzera gonbidatu ditu bailarako ikastetxeetako gazteak. Horretarako aukera eskaintzen du Maria Markotegi Sakanako Eskolarteko narrazio, poesia eta komiki Lehiaketak. Oporretatik indarberrituta etorri diren honetan, Sakanako ikasleek sormena lantzeko aukera ederra dute. Literaturarekin gozatzeaz gain, parte-hartzaile guztiek oparitxoa jasoko dute eta, gainera, sari ederrak irabazteko aukera dute. Sakanako Mankomunitateak denera 1.800 euro banatuko ditu. OinarriakLehiaketak hiru sail izanen ditu: narrazioak, poesia eta komikia. Bertsopaperak ez dira onartuko. Ikasle bakoitzak gehienez ere lan bana aurkez dezake sail bakoitzean eta ez da taldekako lanik onartuko. Lehiaketara aurkezten diren lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute. Gaia librea izanen da. Luzerari dagokionez, LHko 5. eta 6. mailako ikasleek gutxienez orrialde bat idatzi beharko dute eta gainontzekoek gutxienez hiru orrialde. Literatur lanak ordenagailuz idatzita aurkeztuko dira eta, komikiak, berriz, txuri-beltzean edo koloretan, Din A4 tamainan. Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira eta egilearen datuak aparteko gutun-azal batetan sartuko dira. Lanak aurkezteko epea 2011ko martxoaren 25ean bukatuko da, eguerdiko 15:00etan. Literatura lanak ikastetxeek aurkeztuko dituzte ikasleen izenean, Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan.Sakanako Mankomunitateko lehendakariak izendatuta, irakaskuntzan eta euskaran nor den  epaimahaiak erabakiko du saridunen zerrenda. Sari banaketa ekitaldi publiko batean eginen da udaberrian.SariakSakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 1.800 euro banatuko ditu lan onenak saritzeko. Narrazioa, poesia eta komiki sailean zortzina sari banatuko ditu, ikasketa-mailaren eta literatura lanaren kalitatearen arabera. Guztira 24 sari izanen dira.KategoriaSariaZenbatekoaLHko 5. eta 6. mailak1. saria50 euro 2. saria40 euroDBHko 1. eta 2. mailak1. saria70 euro 2. saria60 euroDBHko 3. eta 4. mailak1. saria90 euro 2. saria80 euroBatxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak1. saria110 euro 2. saria100 eurowww.sakana-mank.comOinarriak osorik Sakanako Mankomunitatearen web orrian.