Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Japoniako taldeak ez dira oso ezagunak gurean. Asiako uharteko musika ezagutzeko aukera ederra izanen dugu gaur gauean Altsasuko Gaztetxean. Bi talde igoko dira oholtza gainera, zein bere estiloarekin: EKD hirukoteak zenbait estiloren mestizajea dakar eta Caribbean Dandy Dj taldeak nahasketa abilak. EKD hirukoteak 2006an hasi zuen Tokion eta urte gutxitan erreferentziako taldea bihurtu da. Taldeak rock latinoa, cumbia eta pachanga niponiar ikutuarekin uztartu ditu. Talde ugarirekin biran ibili da, besteak beste, Fermin Muguruza eta Sagarroirekin.Caribbean Dandy Tokioko Dj eta artista talde bat da. Taldekideen izenak asko ezagunak dira japoniar Dj-larien artean. Cumbia, pachanga, cuarteto, reggae, ska eta rebel music nahasketan maisuak dira. Besteak beste, Banda Bassoti, Manu Chao, Berri Txarrak eta Esne Beltzarekin jo dute. Europako tourrean Altsasura iritsiko dira.