Espainiako Kluben Arteko Txapelketa

Guaixe 2011ko urtarrilaren 12a

Aurreko asteburuan hasi zen Espainiako Kluben Arteko Txapelketa, eskuz eta erremintan. Hasieran ligaxka jokatuko dute bertan ariko diren taldeek, eta azkeneko fasea apirilaren 3an jokatuko da.Ohorezko mailan, eskuzko modalitatean, Altsasuk Almeria hartu zuen. Banakoakoan 18-3 gailendu zen Arraztoa, eta binakakoan, aldiz, 22-8 galdu zuten Muguruzak eta Jauregik. Oberenak Madril taldea hartu zuen, eta banaka Ezkurdia arbizuarrak 18-16 irabazi zuen, eta binakakoa 22-17 galdu zuten Floresek eta Azanzak. Eta Irurtzunek Zugarralderen kontra jokatutako bi partidak irabazi zituen. Armendarizek 18-12 irabazi zion Taintari eta Ansotegi-Mariñelarenak 9 tantotan utzi zituzten Angita-Lukin.