UEMAk Nafarroako Gobernuari Euskararen Legea ez betetzea leporatu dio

Guaixe 2011ko urtarrilaren 12a

UEMAko Nafarroako 12 herriek (Arbizu, Etxarri Aranatz eta Urdiain tartean), gobernuko bi departamenturi kexa gutuna bidali diete. Landa Garapen eta Ingurumena eta Kultura eta Turismo Departamentuek argitaratu dituzten makina bat inprimaki eta argitalpen ez daude euskaraz. Horrekin kexu dira Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kideak. Horregatik, Hizkuntza Behatokiarekin batera hizkuntza eskubideen urraketekin bukatu nahi du. UEMAko udalen arabera, "administrazioarekiko harremanetan euskara erabiltzeko eskubidea dute herritarrek eta hori ezin da uztartu gaztelania hutsez egindako inprimaki eta argitalpenekin". UEMAk salatu du Nafarroako Gobernuak ez duela Euskararen Legea betetzen. Inprimakiak euskaratzea eta aurrerantzean herritarren esku jarri beharrekoak euskaraz ere egon daitezen eskatu diote Nafarroako Gobernuari.Haiek egin moduan herritarrek ere halako kasuen aurrean jarrera aktiboa izateko eta salaketak egiteko eskatu du UEMAk. Horretarako haiei hots egin dakieke, 943 260 372, edo Hizkuntza Eskubideen Behatokira 902 194 332.KopuruaUEMAk salatu duenez, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari gaztelania hutsezko 30 inprimakitik gora zerrendatu dizkiote; Kultura eta Turismo Departamentuari, berriz, gaztelania hutsezko hamaika argitalpen.