Irakurle gehiago ditugu

Guaixe 2011ko urtarrilaren 12a

Aurreko urteetan bezala CIESek Erakunde Harremanak Departamenturako aldizkako argitalpenen inguruko azterketa egin du. Guaixeri 16.000 irakurle aitortzen dizkigu azterlanak, iaz baino mila gehiago. Guaixe astekariak duen audientziaren tamaina konparatzeko datu bat: Diario de Navarra Mendialde guztian 17.000 pertsonek irakurtzen dute. Gainontzeko egunkariek Guaixek baino audientzia txikiagoa dute. Ikerketa horren arabera Guaixeko irakurle gehienek 25 eta 44 urte artean dituzte. Haiekin batera, 64 urtetik gorako pertsonek ere asko irakurtzen dute Sakanako astekaria. Gizarte maila ertainekoak dira gehienak. Bestalde, gizonen artean omen du Guaixek irakurle gehien. Horretaz gain, ikerketak agerian uzten du erdaldunek ere astekariarekin ere lotzen direla. Despeditzeko, Guaixeren irakurleak, Sakanaz gain ere Iruñerrian ere badira. HerrialdeaCIESen ikerketak agerian utzi duenez, Nafarren %51,8k foru erkidegoko tokiko argitalpenak irakurtzen ditu. Aurreko urtean baino 6.000 pertsona gehiagok. Guztira 32 argitalpen aztertu dituzte.