Izan ausarta!

Guaixe 2011ko urtarrilaren 10a

D eredua aukeratzeak ez du arriskurik. Lelo horrekin Sakanako Mankomunitateak euskarazko hezkuntza eredua sustatuko duAurki 0 eta 3 urte bitarteko umeak ikastetxeetan matrikulatzeko kanpaina zabalduko da. Sakanako Mankomunitateak D ereduaren aldeko kanpaina egin du. Haren hartzaileak aipatutako adin tarteko seme-alaben gurasoak dira. Etxean D ereduaren onurak azaltzen dizkieten esku orriak jaso dituzte. Onurak Sakanako Mankomunitateak gurasoei jakinarazi dienez, "euskarak ateak zabaltzeko balio du: lan munduan, gizartean, lagun eta senitartekoekin, bertako kultura ezagutzeko..." Horrekin batera, ibarreko erakundeak nabarmendu nahi izan du euskarazko hezkuntza kalitatezkoa dela. Gurasoren batek izan dezakeen beldurra uxatzeko, Sakanako Mankomunitateak azpimarratu du euskaraz ikasten dutenek gaztelania ere ikasten dutela. Aldi berean gogorarazi du elebitasuna adimenarendako ona dela "eta, beraz, beste hizkuntza batzuk ikasi ahal izateko". Sakanan D eredua nagusi dela nabarmentzearekin batera Sakanako Mankomunitatetik gurasoei azaldu diete ez dela beharrezkoa euskara guztiz menperatzea seme-alabei etxeko-lanekin lagundu ahal izateko".Familia bakoitzari hondartzarako baloi bat oparitu zaio, kanpinaren irudia hainbat bainularik osatzen baituteHitzaldiak Iturmendi eta AltsasunHaien seme-alabendako D ereduaren aldeko aukera egin duten guraso askok ez dakite euskaraz, baina ikas prozesuan haien txikiei lagundu nahi izaten diete, eta askotan ez dakite nola. Gurasoei ere beste zalantza batzuk sortzen zaizkie: euskara gutxi jakinda ere seme-alabei euskaraz hitz egin behar dieten, hirugarren hizkuntza bat ikasteak besteen ikasketan arazoak sortuko ote dituen... Bestalde, seme-alabek bi hizkuntzak nahasten dituztela-eta kezka duten gurasoak ere egon badaude.Kezka horien guztien inguruan eta beste askoren gainean hitz egiteko bi hitzaldi antolatu ditu Sakanako Mankomunitateak. Iñaki Eizmendi, gizarte hezitzailea izanen da hizlaria. Berak esperientzia zabala du elebitasuna sustatzen. Eizmendik hainbat gako emanen ditu hizkuntzaren jabekuntza prozesuan laguntzeko eta elebitasunari buruzko zalantza zehatzak erantzunen ditu.Ilbeltzak 14, ostirala. 15:15etik16:30era, Iturmendiko Arrano Beltza ikastetxe publikoan. Ilbeltzak 21, ostirala. 15:00etatik 16:30era Altsasuko Zelandi ikastetxe publikoan.