Lotu zaitez birziklapenari

Guaixe 2011ko urtarrilaren 13a

Etxean makina bat tresna elektriko eta elektroniko ditugu gaur egun. Matxuratu direlako edo modelo berriagoengatik ordezkatu dugulako, halako tresna asko bota egiten ditugu. Botatzea azken aukera izan beharko litzateke. Batetik, tresna horien edukiek kutsadura sortu dezaketelako eta osasunerako arriskutsuak izan daitezkeelako (fosforoa, metal astunak eta bestelakoak dituzte). Eta, bestetik, tresna elektriko eta elektronikoak birziklatuak izateko osagai asko dituzte. Horren inguruan gizartea sentsibilizatzeko Lotu zaitez birziklapenera erakusketa ibiltaria antolatu du Nafarroako Ingurumen arloko Baliabide Zentroa Fundazioak, Cranak. ErakusketaNafarroan barna dabilen autobus batean dago erakusketa. Ikasgela moduan antolatuta dago autobusa. 10 minutu eskaseko bideo batek tresna horiek egoki birziklatzearen inguruko azalpenak ematen ditu. Bestalde, zazpi euskarriren bidez tresna horien inguruko zehaztapenak, hondakin kopuru horren hazkundeari buruzko hausnarketa, hondakinak gaizki kudeatzeak ekar ditzakeen ondorioak, Nafarroan nola kudeatzen diren hondakin horiek eta herritarrek zer egin dezakegun azaltzen dute. Sakandar guztiendako zabalik dago erakusketa. Gainera, ikastetxe, elkarte erakundeendako bisita gidatuak antolatzen ditu Cranak. Bisitek ordu erdi besterik ez dute irauten.Erakusketa SakananEtxarrin, astearte eta asteazkenean egon da. Altsasun, gaur, bihar eta etzi izanen da. Arbizun, asteazkena 19an eta osteguna 20an egonen da. Irurtzunen, ostirala 21ean eta larunbata 22an. 10:00etatik 14:00etara egonen da ikusgai erakusketa. 14 kilo Hondakin mota horren kopuru hori sortzen du pertsona bakoitzak urtero. 4,41 kilo besterik ez dira berreskuratzen.