Dagoeneko eskatu daitezke zabor tasetarako hobariak

Guaixe 2011ko urtarrilaren 13a

Sakanako Mankomunitateak hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak arautzen dituen ordenantza eguneratu eta hobariak zehaztu ditu. Mankomunitateak onartutakoaren arabera, Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren onuradunek %100eko hobaria izanen dute, honako baldintza hauek betetzen badituzte:  jasotzen duten zenbatekoak ez du gainditu behar indarrean den Efektu Anitzetarako Errenta-Adierazle Publikoa x 1,13 eginez ateratzen den kopurua (862,67 euro hileko); bikotea izatekotan, ez du gainditu behar adierazlea x 1,35 egin, eta bion sarrerak baturik ematen duen kopurua; ezkontidea ez den beste ezein familia-zamarik izatea. Bestalde, eskatzailearen edo bizikidearen ondarea ezin da 21.000 euro baino handiagoa izan. Aurreko baldintzak bete eta errendamendu-kontratua dutenek ere hobari horretarako eskubidea dute.Gehiago%70eko hobaria hartzeko eskubidea dute hutsik dauden etxebizitzen jabeek. Horretarako urtero frogatu behar diote Sakanako Mankomunitateari etxebizitza horietan ur eta argi zerbitzurik ez dutela. Bestetik, etxebizitza edo egoitzatik gertuen dagoen edukiontzira 500 metro baino gehiago dutenek %100eko hobaria izanen dute. Hobari bera izanen dute eraisteko lizentzia jaso bada etxebizitza egiteko.