Eskulturaren kreatibitateak ez du mugarik. Eguberri hauetan Poloniako Poznan-eko merkatuko plazan egin da Jaialdia eta, era berean, abenduaren 23ra arte iraun duen lehiaketa berezi eta iragankor bat ikusteko aukera izan da.Bertara mundu osoko eskulture ezberdin gerturatu dira beren lanak egiteko eta erakusteko. Nola ez, eskultore gehienak leku hotzetako puntuetatik hurbildu dira. Hala nola, bertako eskultoreez gain, Errusiatik, Estatu Batuetatik, Kanadatik eta Serbiatik gerturatu dira artistak, eguberriko gaia izanik, izotzezko eskultura bereziak egin eta erakusteko.Erakusketa hau berezia eta turistikoki deigarria izan da, Izotzezko Eskulturaren Nazioarteko Jaialdiaren barne egon da, eta irabazleak 1500_ eskuratu ditu.Bukatzeko esatea erakusketa iragankor honetako lanen artean, aingeruak eta musika-tresnak nagusitu direla. Benetan erakusketa bitxia osatu dute.Itziar Nazabal Regueira