Futbolak utzi duena

Guaixe 2011ko urtarrilaren 17a

Hirugarren maila. Lehen multzoa. 21.jardunaldia: Ardoi 0 - Lagun Artea 0Puntu bat gehiago Lagun ArtearendakoInurritxoak bezala, gutxinaka gutxinaka puntuak pilatzen ari da hirugarren mailan dabilen Lakuntzako Lagun Artea. Jaitsiera postuetan dabilen Zizurko Ardoi taldea izan zuen aurkari, arerio zuzena, eta husna berdindu zuten bi taldeek. Zizurkoak irabaztera atera ziren, eta Lagun Artea berdinketari eutsi eta puntu bat bereganatzearekin konformatu zen. Hasieran Zizurrek agindu zuen, baina lehen zatiaren bukaeran Lagun Arteak bere gol aukerak ere izan zituen. Bigarren zatian Zizur nagusitu zen baina Lagun Arteako Gallego atezainak lan bikaina egin zuen, Zizurkoen gol aukerak zapuztuz. Ardoiko Txema atezainak ere bi geldialdi bikain egin zituen eta akaso atezainak izan ziren partidako onenak. Tudelanok jarraitzen du lider eta Lagun Artea puntuak pilatzen doa, jaitsiera postuak atzean utziz. Ea horrela jarraitzen duen eta hirugarren mailari eustea lortzen duen. Asteburuan Lagun Arteak sailkapenean zortzigarrena den San Juan taldea hartuko du Zelai Berrin. Preferente maila. Lehen multzoa. 16. Jardunaldia: Etxarri Aranatz 0 - Gazte Berriak 3Punteria falta izan zuen EtxarrikEtxarri Aranatzek Antsoaingo Gazte Berriak taldea hartu zuen San Donato futbol zelaian. Lehendabiziko zatian bi taldeek dominatu zuten, baina ez zen aparteko gol aukerarik izan 39. Minutuan Gazte Berriakeko Marchalek gola sartu arte. Bigarren zatian etxarriarrak markagailuari buelta ematera atera ziren, eta jokaldiak sortu bai, baina kontrako atean ez zuten asmatzen jakin. 70. minutuan Gazte Berriakek bigarren gola sartu zuen eta ondoren etxarriarrek gorago jokatu zuten. Baina ez zitzaien ongi atera eta Gazte Berriakek hirugarren gola sartu zuten. Sailkapen orokorrean Burladesek jarraitzen du lider, 31 punturekin, bigarrena den Subiza taldearekin puntutara berdinduta. Etxarri azkena da, 13 punturekin. Larunbatean Garesen jokatuko du Etxarrik, 16 punturekin sailkapenean jaitsiera postuetan, 14. postuan dagoen Gares taldearen kontra. Bi taldeak atzeko postuetatik ateratzeko puntuak pilatu beharrean daude, eta, hortaz, lehia oso estua espero da. Erregional maila. Laugarren multzoa. 17. Jardunaldia: Altsasu 1 / Doneztebe 3Altsasuk ongi jokatu baina punturik ezHori gertatzen zaio aspaldian Altsasuko futbol taldeari. Ongi jokatzen du, zelaian itxura ona emanez, baina gauza bat edo bestea dela ez du punturik biltzen. Doneztebe taldea hartu zuten altsasuarrek larunbatean eta partida ona izan zen. Altsasuk gol aukera oso argiak izan zituen lehen zatian, baina behar bezala aprobetxatu ez zituenez, Doneztebe izan zen atsedenaldira bi goleko errentarekin joan zena. Bigarren zatian Altsasuk dominatzen jarraitu zuen, baina ez zituen lehen zatian bezainbat gol aukera izan. Partida bukatzeko 10 minuturen faltan Davilak altsasuarren gola sartu zuen, penaltyz, baina Doneztebek beste bat sartu eta 1-3 despeditu zen lehia. Erregional mailako laugarren multzoko liderra San Jorge taldea da, 39 punturekin, puntutara bigarrena den Baztanekin berdinduta. Altsasu 13.a da, 9 punturekin.