Azkar Lugok defentsa lana eginez menperatu zuen Triman

Guaixe 2011ko urtarrilaren 16a

Larunbatean Azkar Lugok 4-2 hartu zuen menpean Triman Navarra Xota. Hasieran Lugokoek dominatu zuten, 2-0 aurreratuz, baina atsedenaldira joan baino lehen 2-1era hurbildu ziren Irurtzungoak. Nekatuta zeuden Azkar Lugokoak eta horregatik bigarren zatian defentsa lana egitera mugatu ziren. Baina nolako defentsa! Imanol Arregiren mutilak desesperatzeko modukoa. Irurtzungo taldeak dominatzen zuen orduan, gol aukera oso argiekin, baina ezin izan zuten Azkar Lugoren defentsa gainditu eta hor egin zien ihes partidak, punteria faltagatik. Gainera, kontraerasoan arrisku itzela sortzen zuten galiziarrek. 3-2 hurbiltzea lortu zuen Triman Navarrak, baina partida bukaeran, eta kontraeraso bati esker, laugarren gola sartu zuten galiziarrek eta 4-2 irabazi zuten. Imanol Arregi entrenatzailea triste zegoen galdu izanagatik. "Azkar Lugorena oso kantxa konplikatua da. Gol aukera oso argiak izan ditugu, gol aukera asko, gainera, baina haietan huts egin dugu eta horrek ez du barkatzen" zioen Irurtzungo entrenatzaileak.  Hurrengo arerioa Santa ColomaSailkapen orokorrean Bartzelona da liderra, 38 punturekin, El Pozo Murciari puntu bat atereaz. Galdu eta gero Triman Navarra zazpigarrena da, 27 punturekin. Ostiralean Triman Navarrak 21 punturekin sailkapenean 11.a den Santa Coloma taldea hartuko du Iruñeko Pabilioi Unibertsitarioan,  20:30ean. Ea Galiziako hankasartzea ahaztu eta garaipenaren senda berreskuratzen duten irurtzundarrek.