Literaturaren Zubitegia berriturik

Guaixe 2011ko urt. 17a, 00:00
Armiarma web orrian Literaturaren Zubitegia ataria sortu zuten 2004an. Euskal idazleengana eta haien lanera hurbiltzeko tresna interesgarria da. Bertan, euskal idazleen bibliografia, sarean osorik eskegitako liburuak, idazleen ahotsez entzuteko poemak, liburuen kritikak, interneteko beste gune batzuetan agertutako edukiak, hitzaldi edo emanaldien agenda eta beste aurki ditzakegu. Bada, joan zen astetik itxura eta informazio berria du Zubitegiak. Berrikuntza horiekin web orriak literaturaren armiarma sarean erortzera gonbidatzen gaitu.Zubitegian 823 idazle, 3.860 liburuko bibliografia, 3.674 kritika eta 5.254 esteka daude guztion eskura. Tartean, zenbait sakandarren berri zabala aurki dezakegu.