Udalbiltzaren aldeko kontzentrazioak gaur

Guaixe 2011ko urtarrilaren 19a

Espainiako Auzitegi Nazionalak bihar emanen du Udalbiltza auziko epaia. Auzitegiak absoluzioa eman dezan eskatzeko kontzentrazioak eginen dira udaletxeen aurrean gaur. Udalbiltza aske! Justizia = absoluzioa leloa izanen dute kontzentrazioa. Hemeretzi pertsona daude auzi horretan, tartean Joseba Garmendia Albarracin altsasuarra. Harendako 15 eta 21 urteko espetxe zigor eskaerak egin dituzte.