Demode Quartet umorea abesten

Guaixe 2011ko urtarrilaren 21a

Kantua eta umorea, horiexek dira Demodé Quartet taldearen osagai nagusiak. Iker Hutzik, Joli Pasculenak, Mikel de la Fuentek eta Mikel Espinalek bide berria ireki dute Nafarroan eta a capella musika egitera ausartu dira. Ahotsaren biluztasuna eta heziketa erronka zailak dira, baina Nafarroako lau gazteek lan bikaina egiten dute. Demodé Quartet laukoteak disziplina anitzeko ikuskizuna eskainiko du: kantuan aritzen dira, dantza egiten dute eta kanta ezagunen artean sketch txikiak egiten dituzte. Demodé Quartet umorez betetako ikuskizuna da. Taldea osatzen duten kiden muturreko izaerak ikusleen barre algarak piztuko ditu.