Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako pilota klubek elkarlanean antolatuta, larunbatean jokatu ziren 2010eko Sakanako Pilota Txapelketaren finalak. Kategoria ezberdinak kontuan hartuta 11 final jokatu ziren guztira. Arbizuko kiroldegiak hartu zituen finalak, eta aipatzekoa da oso giro polita izan zela, bai pilotarien aldetik eta baita ikusleen aldetik ere. Pilotak Sakanan etorkizuna duela ikusi zen argi eta garbi, eta hori Sakanan barna dauden klubei esker dela azpimarratu behar da. Klubetan buru-belarri lanean dabiltzan sakandarren lanak, beraz, fruitua dauka, eta horren isla da Sakanako txapelketan 41 bikote lehiatu izana, guztiak sakandarrak edo Sakanako klubetan aritzen diren pilotariak. Sakanako klubak elkarlaneanTxapelketa abenduan hasi zen eta larunbatean despeditu. Aipatu dugun moduan Sakanako hainbat klubek antolatu dute txapelketa, bertako klubetan aritzen diren pilotariei txapelketa batean parte hartzeko aukera emateko, euren herrietatik gertu. Antolakuntza lanetan aipatu klubak aritu dira elkarlanean, lanak banatuz. Klub bakoitzak ardura bat zeukan: Altsasuko Pilotajaukuk helduen mailako ardura, Uharte Arakilgo Aralar Mendik gazteen mailakoa, Irurtzungo Bi Aizpek kadeteen mailakoa, Olaztiko Sutegik haurren mailakoa, Etxarri Aranazko Gure Pilotak kimuen mailakoa, eta Arbizuko Aldabidek txikien eta umeen mailakoa. Jakina, finalak Arbizun jokatu zirenez final horien ardura azkeneko klub horrek izan zuen.Finalei dagokienez oso lehiatuak izan ziren, eta ikusleek partida politez gozatzeko aukera izan zuten. Giro ona zegoen frontoian, txapelketaren arrakastaren isla. Bestalde, Altsasuko Pilotajaukuko pilotarien lana aipatzekoa da, helduen mailan aipatu klubeko Alustiza-Agirre gailendu zirelako eta gazteen mailan talde bereko Ansa-Otamendi. Zorionak guztiei. Sakanako Pilota Txapelketako finalakTtikiak: Etxeberria-Galartza (Aldabide) 18 / Lizarraga-Erdozia (Gure Pilota) 13Umeak 2: Olaetxea-Riego (Aldabide) 17 / Iraitz-Joanes (Gure Pilota) 18Umeak 1: A.Araña-Igoa (Aldabide) 18 / Imaz-Ganboa (Aldabide) 9Kimuak 2: Otxoa-Igoa (Gure Pilota) 11 / Bengoetxea-Galartza (Pilotajauku) 18Kimuak 1: Olaetxea-Goikoetxea (Aldabide) 18 / Lazkoz-Nazabal (Aldabide) 10Haurrak 2: Gabirondo-Ramirez (Pilotajauku) 18 / Anton-Gurrea (Bi Aizpe) 12Haurrak 1: Uharte-Iribarren (Aralar Mendi) 5 / Martija-Gorriti (Bi Aizpe) 18Kadeteak 2: Bengoetxea - Galartza (Pilotajauku) 8 / Gastaminza-Fernandez (Sutegi) 18Kadeteak 1: Lizarraga-Tollar (Bi Aizpe) 14 /Ansotegi-Mendinueta (Aldabide) 22Gazteak: Ansa-Otamendi (Pilotajauku) 22 / Juango-Kintana (Sutegi) 6Helduak: Alustiza-Agirre (Pilotajauku) 22 / Ezkurdia-Arruti (Aldabide) 16