Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oraindik ez da hasi mendi lasterketen denboraldia, baina adi daude korrikalariak, denboraldia planifikatzen. Izan ere, maiatzaren 29an jokatuko den X. Zegama-Aizkorri mendi maratoi ezagunerako izena ematea zabalik dago, eta ilbeltzaren 28ra arte egonen da inskripzioak egiteko aukera, www.zegama-aizkorri.net web gunean. Aurten 10. edizioa ospatuko du proba ezagunak eta antolatzaileek ospakizun berezia egin nahi dute. Gehienez ere 450 korrikalarik hartu ahal dute proban. Zegamakoa Munduko Kopako 2. proba puntuagarria izanen da, eta horregatik antolakuntzak 100 dortsal erreserbatuko ditu dituen konpromisoak estaltzeko. Eta beste 125 dortsal erreserbatuko ditu orain arteko ekitaldi guztietan parte hartu duten korrikalarien eta azken bi ekitalditan denborarik onenak lortu dituzten korrikalarien presentzia bermatzeko. Geratzen diren dortsalak (225), zozketatu egongo dira. Horretarako, izena eman behar da goian aipatutako web orrian.