Emakumeen Ni ere Pilotari Torneoa bukatuta

Guaixe 2011ko urtarrilaren 20a

Emakumeen presentzia frontoian bulkatu nahi duen Ni ere Pilotari Torneoaren 2. edizioa Agoitzen, Etxarri Aranatzen, Auritzen eta Iruñean jokatu da, arrakasta handiz. Pala txapelketa izan da, eta sakandar ugari aritu da bertan. Asteburuan finalak jokatu ziren Iruñeko Labriten, eta giro oso beroa izan zen. EmaitzakBenjaminak: Olaia Brieba-Maider Ardanaz 18 / Irati Saragueta-Irune Erro 14Haurrak: Uxue Murillo-Garbiñe Larrea 25 / Andrea Antsotegi-Haizea Salanueba 23Kadeteak: Maialen Fuertes-Oihane Carrasco 25 / Ainara Zaranton-Ekiñe Petriati 13Gazteak: Maite Siles-Teresa Etxarri 25 / Amaia Erdozain-Veronica Iriarte 23Seniorrak: Maria Paz Garcia-Ines Larrion 30 / Maria Urtasun-Maider Otaegi 19Lehen maila: Iera Agirre-Rebeka Kontin 30 / Maite Ruiz de Larramendi-Maite Urtasun 28