Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abendu akaberan azaroan baino 28 langabe sakandar gehiago zeuden izena emanda enplegu bulegoetan. Aurreko hilarekin alderatuz Arakil eta Irurtzun aldeko herrietan langabeziak behera egin zuen. 10 pertsona gutxiago daude zerrendetan, kopurua 184an geldituz. Altsasuko enplegu bulegoan, berriz, 38 pertsonek zerrenda gizendu zuten, 1.316ra iritsiz kopurua. Generoari erreparatuz gero, emakumezkoak dira gehienak: 828, hau da , %55,2. Gizonezkoak, aldiz, 672 dira, %44,8. Adinari dagokionez, lan bila dabiltzan sakandar gehienek (%52,26) 25 eta 44 urte artean dituzte: 784 dira (439 emakumezko eta 345 gizonezko). 45 urte edo gehiago dituzten langabe sakandarrak 522 dira (%34,6), haietatik 292 emakumezko eta 230 gizonezko. Azkenik, 25 urte baino gutxiago dituzten 94 gazte (%12,93) lan bila dabiltza (97na gizon-emakume). Sektoreak Langabe sakandarren erdiak, %50,4k, zerbitzuen arloan egin nahi luke lan, zehazki 756 pertsonek. Azaro akaberan baino 9 langabe gehiago. Zerbitzuen atzetik industria arloak du eskaera gehien. Sakandarren 511 eskaera jaso dira (%34,06), aurreko hilean baino 10 gehiago. Eraikuntzan 125 (%8,33) sakandarrek ari nahiko lukete, azaroan baino 7 gehiagok. Enplegu bulegoan 29 (%1,93) sakandar daude izena emanda lehen sektorean aritzeko, bat gehiago azaroarekin alderatuta. Azkenik, aurretik lanik egin ez duten pertsonen kopurua ere hazi egin da, bat gehiago dago, 79ra(%5,26) iritsiz.Nafarroa Herrialdean ere langabeziak gora egin zuen urteko azken hilabetean. 548 langaberekin 43.011 kopurura iritsi ginen. Haietatik 21.541 emakumezkoak dira eta, gainontzekoak, 21.470 gizonezkoak.Imelda Loreak Nafarroako Gobernuko Lan eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusiak, langabeziaren gorakada negatiboa dela esan du eta igoeraren intentsitate txikiari esker lan merkatuan bereziki zaurgarriak diren kolektiboen artean langabeziak behera egin duela baloratu du, hala nola gazteen eta emakumeen artean. Loreak langabeziak bi ekoizpen-sektoretan izandako beherakada ere azpimarratu du, hala nola zerbitzuetan eta nekazaritzan, baita aurretik lanik ez zuten pertsonen artean ere.Langabeziaren garapenaUrtea/hilabetea GuztiraGizonezkoEmakumezko2008 /065992353642008/128793954842009/061.2306196112009/12 1.3426307122010/06 1.4386667722010/12 1.500672828