Jaialdi ikusgarria Lakuntzako San Saastinetan

Guaixe 2011ko urtarrilaren 21a

Pilotazaleek gozatu ederra dute Lakuntzan, Lakuntzako Udalak antolatuta, Garfe pilota enpresak jaialdi bikaina prestatu baitu biharko, ilbeltzaren 22rako, larunbaterako. Jaialdia 18:30ean hasiko da Lakuntzako Behar Zana pilotalekuan. Lehendabizi lau t´erdiko partida jokatuko da. Iurgi Flores ziordiarrak Garrido V.a izango du aurkari koadro alaietan. Eta ondoren binakako partida erakargarria jokatuko da. Mikel Goñik Oscar Lasa etxarriarrarekin osatuko du bikoa, Capellan eta berriki Aspek berritu ez duen Eulateren kontra aritzeko. Beraz, dudarik gabe ikuskizuna emango duten lau pilotari ezagunen arteko lehia izango da, Lakuntzako festa egitarauan primeran txertatzen den jaialdia. Ea zer nolako maila ematen duten. Jaialdia (Bihar, 18:30ean, Lakuntzan)Lau t´erdian: Flores / Garrido V.Binaka: Mikel Goñi-Lasa III / Capellan-Eulate