Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Araitz, Areso, Betelu, Larraun, Lekunberriko Kirol Mankomunitateak eta Araxes Kirol Taldeak antolatuta, igandean, ilbeltzaren 23an jokatuko da Araitz-Beteluko VI. Krosa. 10:30etik aurrera kategoria txikiko probak jokatuko dira, eta 12:00etan helduen proba. Betelutik abiatuko da lasterketa, eta Araitzetik pasa eta gero - Arribe eta Atallu - , Betelun despedituko da, 2 km-ko zirkuituari bi buelta eman eta 8 km osatu eta gero. Guztira 300 korrikalari inguru espero dira, tartean sakandarrak. Izena emateko www.kirolprobak.com web gunera jo behar da edo igandean bertan Betelun izena eman. Antolakuntzak 1.500 euro inguru banatuko ditu sarietan eta aipatzekoa da korrikalariek txipa eramango dutela. Errekorra gainditzen duenak (Gontzal Sanz 24:43 eta Raquel Llamas 29:32) saria jasoko du.