Bake epaitegietan tramiteak euskaraz egin daitezke

Guaixe 2011ko urtarrilaren 20a

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) jakinarazi duenez, "Nafarroako eremu euskalduneko bake epaitegietan herritarrek tramite oro euskaraz egiteko aukera dute". Horretarako bake epaitegiko langileari  euskaraz egiteko esan behar zaio.Orain gutxira arte ezin zen halakorik egin eta hala jarraitzen dute Euskal Autonomi Erkidegoko 230 herritan. Bi aldaketek egin dute posible erregistroetan euskara erabiltzeko aukera. Batetik, Erregistro Zibilen Legea aldatu dute eta tokiko hizkuntza ofizialei jartzen zizkien legezko mugak desagertu dira. Bestetik, bake epaitegietan info-reg izeneko aplikazio informatiko bat ezarri dute, euskarazko aukera erabili ahal izateko. Azken hori jartzeko arazo tekniko batzuk egon badira ere, dagoeneko udalerri guztietan dago erabilgarri. Beraz, dagoeneko herritarren esku dago erregistroak euskaraz egitea.Hala ere, arazoren bat izanez gero UEMAtik 943 260 372 telefonora hots egiteko eskatu dute. UEMAn Arbizu, Etxarri Aranatz eta Urdiain daude.