Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Antonek abeltzainak eta abereekin zerikusia duten lanbideak babesten ditu. Garai bateko mandazainek sortutako hiru kofradia daude burundan eta asteburuan sainduaren omenezko ospakizunak eginen dituzte. BakaikuSan Anton kofradiako kideak bihar bilduko dira. 13:00etan hildako kofradeen aldeko mezak elkartuko ditu. Elizkizunaren ondoren, Bakarrenekoetxea elkarteak San Anton kofradiaren bazkaria hartuko du.Baina elkartean bilduta daudela kontuak egunean jarri eta arduradun berriak hautatzeko baliatuko dute ere.IturmendiDomekan bilduko dira Iturmendiko san antondarrak. 11:30ean, elizkizunean. Mezaren ondoren kofradeak apaiz-etxean bilduko dira kontuak egunean jarri, kofradeen zerrendan gora beherak zehaztu eta ardura karguak banatzeko. Bilera hildako kofradeen aldeko aita gurea errezatuz despedituko dute. Ondoren Aritzaga elkarteak san antondarren anaitasun bazkariaren lekuko izanen da. UrdiainSan antondar urdiaindarrak bihar eguerdian elizkizunean bilduko dira. Hildako kofradeen omenezko mezaren ondoren Tintiniturri elkartean gosalduko dute. Handik san antondarrek herriaren etxera joko dute, batzarra egiteko. Kontuak egunean jarri eta ardurak banatuko dituzte bilera horretan. Ospakizunak beste aire bat hartuko du ondoren, Aitziber elkartean bazkaltzera bilduko baitira Urdiaingo San Antonen kofradiako kideak.