Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sasoiak, Nafarroako jubilatuen elkarteak deituta eginen da elkarretaratzea. Pentsio duinak, izozketarik ez! leloa izanen du kontzentrazioak. Aurretik Irurtzunen eta Altsasun egindako eskaera berak zabalduko ditu Sasoiak-ek Etxarrin. Batetik, 1200 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatuko du, "kopuru hau baita adituen esanetan pobreziaren muga". Bestetik, kalitatezko zerbitzu sozialak bermatuko dituzten aurrekontuak eskatuko dituzte. Haietan ,egoitza publikoak eta etxeko osasun asistentzia kontuan izateko eskatuko dute. Azkenik, kalitatezko osasun publikoaren alde eginen dute, "bigarrenez ordaindu ez dezagun gure zerga eta kotizazioekin jada ordaindu duguna". Eskaera horiek jasotzen dituzten mozioak ere udaletan aurkeztu ditu Sasoiak elkarteak. Asteleheneko kontzentrazioaren ondoren Sakanako Sasoiak-eko kideek batzarra eginen dute. Gai ordenean egungo egoera, dituzten arazoak eta aurrera begira egin beharrekoa izanen dituzte aztergai. Hartan parte hartzera dei egin du Sasoiak-ek. Bestalde, elkarteak heldu den ostegunerako hots egin den greba orokorrarekin bat egin duela jakinarazi digu.