Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean bildutako Ondare Ez-materialaren aurkezpena egin zuten Lakuntzan. San Saastin festetan murgilduta zeudela, herritarrek gustura hartu zuten ekimena. Jendetza bildu zen udaletxeko ganbaran eta adinekoen esanak entzuteko aukera izan zuten. Elkarrizketatuek grabazioaren kopia bana jaso zuten. Ondoren, otamenean herritarrek garai bateko bizimoduaz eta ohiturez aritzeko aukera izan zuten. Bakaikun bilketaSakanako zenbait herritan biltzen ari dira XX. mende hasierako bizimoduaren testigantza. Bakaikun bilketa lanetik haratago, transmisiorako materiala prestatzen ari dira. Horrela, herriko adinekoak elkarrizketatu eta grabatzearekin batera, zenbait ohitura grabatuko dituzte. Esaterako, asteburuan San Anton kofradiaren errituala grabatu zuten.