Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako gazte independentistek era aktiboan parte hartuko dutela aurreratu dute. Hala ere, argitu nahi izan dute greba bera ez dela haiendako helburu bat, haien erronka "sistema sozialista" da eta egunerokotasunean lan egitearen alde azaldu dira. Gazte independentistek salatu dutenez pentsioen erreformak "pribatizazioa du helburu". Sistema publikoak superabita gogora ekarri dute. Erreforma ahalbideratuko duten erakunde eta alderdiak kritikatu dituzte gazte independentistek. Sozialismoaren bidean Sakanan lantzeko hiru arlo nabarmendu dituzte. Hezkuntza, batxilergo eskaintza gutxienekoa delako eta LH blokeatuta dagoelako. Osasuna, aurreikusi diren azpiegitura handiek onurarik ekarriko ez dutelakoan daude gazteak. Eta, azkenik, lana. "Gure ibarraren egoera gero eta larriagoa da. Emakumezkoena bereziki".