Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Gobernuak ostiralean jarri du mugaeguna pentsioen erreforma onartzeko. Pentsio sistemaren erreforma salatzeko ELAk, LABek, STEE-EILASek, EHNEk eta HIRUk greba orokorrera hots egin dute biharko. Deialdi horrekin bat egin dute ESKk, Solidarik, CGTk eta CNTk. Biharko greba orokorrera deitu duten sindikatuendako "kapitalak ongizate estatuaren kontra egindako erasoa" da. "Krisialdiaren aitzakiaz, bankak Europak egin behar duena agindu eta estatuek hura onartu egiten dute: lan eskubideak kendu, soldatak murriztu, lan merkatua erreformatu eta gastu publiko eta soziala mugatu eta abar". Grebaren deitzaileen iritziz "elite ekonomikoen mesedetan murrizketa basatiak aplikatzen ari zaizkio herritarren gehiengoari". Erreforma horren bidez pentsio sistema pribatuei eta espekulazio-bideei merkatua zabaldu nahi zaiela salatu du euskal gehiengo sindikalak. "instituzio guztiek konpartitzen dute bide hori". Pentsioen erreformaEspainiako Gobernuak pentsioen sistema publikoa erreformatzearen kontra agertu dira grebara deitu duten sindikatuek. Haien iritziz "erreformak ez du bermatuko guztiok pentsiorako eskubidea izatea". Espainiako Gobernuak erretiro adina 67 urtetara luzatu nahi du. Horrekin batera, pentsioa izateko beharrezko diren kotizazio urteak handituko dituzte. Aldi berean, oinarria kalkulatzeko urte gehiago hartu beharko dira kontuan (15etik 20 edo 25era pasako da). Gainera, jasotzen den diru kopurua txikitu eginen da (%100a kobratzeko 38-40 urte kotizatu beharko dira), beraz, erosteko ahalmena ere txikitu eginen da. OndorioakGreba orokorrera deitu duten sindikatuek diote erretiro adina atzeratzeak gazteak lan-merkatuan sartzea zailduko duela. Horrekin batera, azaldu dute urte gehiago kotizatu beharko direla, baina pentsioak txikiagoak izanen direla. Pentsioa jasotzeko urte gehiago kotizatu behar izateak lanaldi partzialeko edo aldizkako kontratuak dituztenei kalte eginen diela diote grebara deitu duten sindikatuek. Horrek bereziki eraginen die emakumeei beraiek baitira nagusi merkataritza, garbiketa, eskola-jantoki, kontserba eta bestelako sektoreetan. AlternatibaEuskal gehiengo sindikalak erreforma guzti horiek atzera bota eta bestelako neurriak proposatu ditu: kalitatezko enplegua sortzea; gazteak eta emakumeak lan-merkatuan sartzeko bideak jartzea; fiskalitate progresiboa edota euskal langileek euren pentsio sistema erabakitzeko ahalmena. BileretanBitartean UGT eta CCOO sindikatuak Espainiako Gobernuarekin harremanetan daude. Haien asmoa "lan, hitzarmen kolektibo eta pentsio arloko paktu globala" adostea da. Bilerak egitearekin batera mobilizazioak egin dituzte hiri eta herri handienetan. "Paktu globala ez bada lortzen greba orokorra egonen da" mehatxatu dute bi sindikatuek. Mobilizazioak9:30ean Altsasuko Nettotik herria zeharkatuko duen pikete informatiboa abiatuko da. 10:30ean kontzentrazioa Etxarri Aranatzen.12:00etan manifestazioa Iruñean.16:00etan auto karabana Etxarri Aranaztik Altsasura17:00etan manifestazioa Altsasun.