Hesian diasporari begira

Guaixe 2011ko urtarrilaren 25a

Sakanako Hesian taldeak gogoan izan ditu Atlantikoaren beste aldeko euskaldunak. Bihotzetik mundura abestia eta bideo muntaia eskaini diote Boiseko ikastolari. Abestiak garai batean AEBra joandako artzainek eta haien ondorengoek euskal kultura eta hizkuntzari eusteko egindako lana txalotzen du.Boiseko ikastolak euskal musika talde baten elkarlana nahi zuen. Lagun komun baten bidez, iazko martxoan harremanetan jarri ziren Hesian taldearekin. Sakandarrek gogotsu hartu zuten proposamena. Diskoaren grabazioak eta taldekideen aldaketek nahi baino gehiago atzeratu dute kantaren aurkezpena. Azkenean, hilaren hasieratik jendaurrean dago. "Taldearen itzulera iragartzeko modu polita izan da" azaldu digu taldeko abeslari Fran Uriasek.Bihotzetik mundura kantak harrera ederra izan du. "Deskarga asko izan ditu eta zorion mezu asko jaso ditugu" esan digu Fran Uriasek. Boiseko ikastolak ere gustura hartu du Hesian taldearen lana eta esker ona eman die sakandarrei. Gainera, bertako haurrek bideo muntaian parte hartu dute. Diasporako ikastolaBoiseko ikastola Euskal Museoa eta Kultura Zentroaren programa da eta 2 urtetik 6ra bitarteko euskaldun edo ez euskaldunendako irekita dago. Euskara hutsean ematen dituzte ikasgai guztiak eta, adin txikikoak izanik, aise ikasten dute hizkuntza. http://www.hesian.netTaldearen web orrian daude Bihotzetik mundura abestia eta bideo muntaia.