Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteko ostegunean eman zuten jakitera Udabiltza auziko epaia. Auzipetuetako bat zen Joseba Garmendia aste honetan Beleixe Irratian (FM 107,3) egon da eta hona egin dituen adierazpenak.Joseba Garmendia AlbarrazinAbsoluzioarekin amesgaiztoa bukatu da. Zer moduzkoak izan dira lehen egun hauek?Oraindik barneratzen ari gara. Taldean ez genuen sinisten. Bilbon geunden guztiok epaia abokatuenera iritsi behar zelako, baina komunikabideetan esan omen zuten eta gure telefonoak joka hasi eta hala esan ziguten. Guztiontzako absoluzioa. Zuk zer espero zenuen?Ni etxetik Bilborako bidean atera nintzenean, motxila eta diru zorroa neraman. Motxilan badaezpada arropa eta liburua espetxean amaitzen banuen. Karteran dirua, zerbait ospatu behar bazen. Nire hipotesi nagusia zen zigortuko gintuztela, baina beste formula baten pean. 2-3 urteko espetxe zigorrak espero nituen. Zer da zehazki epaiak esan duena?Udalbiltzari dagokionez, ondasun publikoak bidegabeko erabilerarik ez dagoela. Bestetik, erakunde terroristako kide izatearena, ez dagoela inongo frogarik. Helburu politikoak izatea berez ez dela deitua eta ekintza politikoak eremu penaletik kanpo egon beharko luketela. Eta esaldi honek aurreko sumarioetan, Askatasuna, 18/98 eta abarretan eragina izan beharko luke. Hauek ere ekintza politikoa egiten dutelako. Azkeneko atxiloketak ere lan politikoa egiteagatik eman dira. Esan dezakegu, gure auzia eta Egunkariarena salbuespena izan direla.Egungo egoerak epaian eragina izan duela uste duzu?Nik ezetz esango nuke. Auzitegia aldatu da eta hor dago gakoa. Beste bat tokatu ezkero gaurko egunean espetxean egongo ginateke. Eragina behar bada bai, baina ez dut uste determinantea izan denik. Badirudi Auzitegi Nazionalen batzuk konturatu direla horrela ezin dela jarraitu, honek ez dituela justizia moderno eta demokratiko batek bete beharko lituzkeen gutxiengoak betetzen eta hori zuzendu egin beharko dela.Neurri baten epai hau gure absoluzioaz baino haratago joaten da bere edukietan. Orain arte bertara deklaratzera joaten ziren poliziak perituak kontsideratzen zituzten eta peritu batek esaten duena froga da. Aurreko epaiketetan 19/98, Haika-Segi, Askatasuna... guzti horietan poliziak perituak direla onartu egin da. Beraz, bigarren sententzia da norabide berdinean daukaguna eta honek jurisprudentzia bat sortzeko balio du. Argi geratu da Udalbiltzaren lana bidezkoa dela. Udalbiltza berpiztu beharko litzatekeela uste duzu?Orain arte Udalbiltzaren lekukotasuna guk eraman dugu, baina gu dagoeneko ez gara kargu publikoak. Udalbiltza nire ustez beharrezkoa da eta potentzialtasun handiak ditu baldin eta parametro irekietan mantentzen bada. Nik etorkizuna ikusten diot. Gertatzen dena da udal hauteskundeak gertu ditugula eta ondorengo udal hautetsiek erabaki beharko dutela honekin zer egin. Epaiak esaten du Udalbiltza aske dela nahi duena egiteko. Hemendik aurrera auzipetu ohia izango zara. Zorionak!Bai, ikusiko dugu. Bukatzeko, gurekin egon diren herritar eta hautetsiei eskerrak eman nahi dizkiet erakutsi diguten babesarengatik. Elkarretaratzeetan eta era pertsonalean jaso dugun babesa sekulakoa izan da. Bestetik zorion mezu guzti horiek eskertu nahiko nituzke.