Richard Weyndling eskoziarra da. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan lanean ibili zen ingeleseko irakasleen irakasle gisa. Egun euskara menperatzen du eta seme alabak D ereduan matrikulatu ditu uste baitu D eredua dela hizkuntzak ikasteko eredurik onena.Ez du bat egiten Nafarroako Gobernuak TIL-a ezartzearen ideiarekin. Baliabide nahikoak ez daudela eta euskararen kalteaz gain ez dakarrela ingelesaren onurarik uste du, baita benetan ingelesa ikastea izango balitz helburua bestelako bideak aztertu beharko zirela. Herenegun hitzaldia eman zuen Uharte Arakilen, Sortzen-Ikasbatutaz-ek antolatuta. Richard WeyndlingNafarroako ingelesa irakasleen irakasle ohiaD ereduaren apustua egiten duzu. Zein onurak ekar ditzake D ereduan ikasteak?Batetik, D ereduak ikasleek euskara ongi hitz eginen dutela bermatzen du. Adibidez, gure etxean ez dugu euskaraz hitz egiten baina gure seme-alabak euskaldunak dira. Bestetik, gutxienez bi hizkuntza edukiko dituztela bermatzen du eta bi hizkuntza dituzten umeek hirugarren eta laugarren hizkuntza bat ikasten ahal dutela arazorik gabe.Horretaz gain, D ereduak ere, nire esperientziagatik, kalitatea bermatzen du ikasgeletan. Irakasleak, materiala... ezberdinak dira, bereziak dira. Bestalde, sozialki eta profesionalki ohore handia da euskalduna izatea. Eta, azkenik, hizkuntzaren etorkizuna bermatzen duNafarroan beste eredu batzuk sustatzen ari dira, ikasleek euskara ikasiko dutela bermatzen dute?Ez. Ez A ereduak ezta TIL ereduak ere. Gainera TIL (Tratamiento Integral de Lenguas) ereduak ez du bermatzen ikasleek ingelesa ongi ikasiko dutenik ere. Oso ongi formatuta egon behar dute irakasleak guztia ingelesez irakasteko eta Nafarroan horrelako jende prestatua oso gutxi dago.Hirugarren hizkuntza bat ikasteak 4 urtetatik aurrera, gure kasuan ingelesa, zein eragina izango du ikasleengan?Gaztelera eta euskararen erabilpena ona denean, ez dut ikusten hain gaztetatik hirugarren hizkuntza bat ikasteak etorkizunean hori menperatuko dutenik ziurtatzen duenik. Behar dena, gizartean hizkuntza hori entzun, erabili eta orokorrean gizarteratzea da, bestela ez dago ezer egiterik. Marrazki bizidunak hizkuntza horretan entzuten badituzte, kalean entzuten badute... orduan ikusiko dute erabilgarria dela hizkuntza hori.Munduko beste esperientziak aztertuta uste duzu egoki ari garela Euskal Herrian D ereduaren apustua egiten?Zalantzarik gabe. Adibidez nire herrian, Eskozian, gaelikoa bultzatzen ari dira eta Euskal Herriko esperientzia honetatik ikas dezakete. Ez soilik Eskozian, baita Europan ere. Nire iritziz D eredua Euskal Herriko lorpen handi bat daZer da zehazki Uharte Arakilen kontatu duzuna?Gurasoei esan nahi izan diet D eredua aukera bakarra dela eta onura asko ekartzen dituela, ez duela oztoporik ekartzen eta aukera ez dutela galdu behar.