Sakandarrak txukun Araitz-Beteluko krosean

Guaixe 2011ko urtarrilaren 24a

Termometroa ez zen 0 gradutik asko igo igande goizean, baina hala ere guztiz arrakastatsua izan zen VI. Araitz-Beteluko krosa, kategoria guztiak kontuan hartuta 410 korrikalarik hartu baizuten parte, horietatik 290 proba nagusian. Parte-hartzaile asko sakandarrak ziren, zehatzago esanda proba nagusian 18 sakandar aritu ziren. Proba nagusian Betelu irteera eta helmuga zuela Araxes ibaiertzean prestatutako zirkuitu bati 2 buelta eman behar izan zizkioten korrikalariek, Arribe eta Atallutik pasatzen zena. Guztira 8 km osatu zituzten korrikalariek, hotzari aurre eginez. Gizonezkoetan Gontzal Sanz gasteiztarra jaun eta jabe izan zen, iazko garaipena berrituaz eta errekor berria ezarriaz (24:18). Minutu eta pasako aldea atera zien Zouinat Mouloudi (25:32) eta Raul Amatriaini (25:48). Eta emakumezkoetan Eseynat Misganaw etiopiarra hasieratik aurrean kokatu zen eta errekorra apurtu zuen (28:43), Samira Ahbouche (29:06) eta Degitu Jebesaren aurretik (30:07). Sakandarrei dagokienez, gizonezkoetan Jose Javier Maiza izan zen azkarrena, helmugan 42.a heldu eta gero (29:56), eta emakumezkoetan Mari Jose Garcia, helmugan 254. postuan iritsi zena (42:20).Sakandarrak VI. Araitz-Betelu krosean 1.Gontzal Sanz: 24:18 42.Jose Javier Maiza: 29:56 45.Juan Luis Maiza: 30:00 63.Kaxi Estarriaga: 30:27 84.Asier Larrion: 31:11 86.Alberto Razkin: 31:13 88.David Trebejo: 31:15 91.Andoni Azanza: 31:17 93.Gorka Garcia de Eulate: 31:18 107.Santi Agirre: 31:58 131.Iban Azanza: 32:55 157.Iban Gonzalez: 34:07 182.Ismael Lopez de Goikoetxea: 35:49 193.Jorge Martinez: 36:39 196.Xabier Ramirez de Alda: 36:49 203.Mikel Goldarazena: 37:13 213.Jose Mari Mercero: 37:49 254.Mari Jose Garcia: 42:20 260.Bidane Iriarte: 43:24